Tratamenduak2024-05-23T10:59:31+00:00

Tratamenduak

Tratamenduak

Kala Hortz Klinikan hortz-osasunari buruzko arreta integrala eskaintzen dugu.

Odontologia

orokorra eta prebentiboa

Irribarre

edertzea

Inplanteak

eta protesiak

HORTZ-INPLANTEAK

Hortz-inplanteak torloju formako titaniozko egitura bat dira, hezurrean sartzen dena, eta oso ondo lotzen zaio, material biobateragarri batekin eginda dagoelako.

Galdutako hortzen sustraiak ordezkatzeko erabiltzen dira, eta hortz horiek birjarriko dituen protesirako euskarri gisa balio dute.

Hortz bat edo asko birjartzeko aukera ematen digute, protesi mota desberdinen bidez.

Hortz-inplanteak irtenbide ezin hobea dira galdutako hortzak berritzeko, galdutako estetika eta funtzioa berrezartzeko aukera ematen baitigute, beste piezei eragin gabe.

Aurpegiko hezur-egitura mantentzen ere laguntzen dute. Piezak birjartzen ez badira, edo beste tratamendu batzuen bidez egiten bada, galdu egiten da.

Zure ahoaren estetika eta funtzioa berreskuratzen lagundu nahi dizugu, konfiantza itzultzeko eta jan eta irribarre egin ahal izateko.

HORTZEN ESTETIKA

Zure hortzei kolore edo forma ezin hobea emateko aukera ematen digun tratamendu-multzoa da, zure irribarrea perfektu eta gainerako aurpegi-ezaugarriekin harmonian egon dadin.

Maskorrak edo zuritzeak bezalako tratamenduekin, segurtasuna eta konfiantza itzul diezazkizuketen emaitzak lor ditzakegu, berriro irribarre egiteko.

Hortzak zuritzea:

Zure hortzen tonua argitzeko aukera ematen digun tratamendu kontserbadorea da.

Zuritzea ferula garden batean gel bat aplikatzean datzan tratamendu bat da, hortzetara barru-barruan egokitua, esmaltearen gainazalean metatutako pigmentuak oxidatzen dituena, hortza kaltetu gabe.

Hortzak zuritzeko tratamendua egin aurretik, hortzak eta pentzeak osasuntsu izatea komeni da.

Hortz-karilak:

Tratamendu honen bidez, konposite edo portzelanazko geruza fin bat itsasten da hortzen kanpoko aurpegiaren gainean, kolorea, forma, tamaina edo posizioa aldatzeko, itxura hobetuta.

Carillas

ORTODONTZIA

Ortodontzia odontologiaren espezialitatea da eta hortzen posizionamendu ezegokiaz eta hezur maxilarren anomaliez arduratzen da.

Hortzen kokapen egokia lortzeak, estetika hobetzeaz gaindi, higienea errazten du. Honekin, txantxarra bezalako patologiak edo hortzoietako gaixotasunak prebenitzen dira.

Ortodontziak duen beste onuretako bat murtxikatze egokia ahalbidetzea da, hortzetako higadurak zein giharren gainkargak saihestuz.

Ortodontzia ikusezina:

INVISALIGN sistemak hortz-ferula garden bidez kasu batzuk tratatzeko aukera ematen digu.

Sistema honekin, tratamendua estetikoki ia oharkabean pasatzeaz gain, erosotasun handiagoa eskaintzen dio erabiltzaileari, bai jateko, bai hortzak garbitzeko.

ODONTO-PEDIATRIA

Haurren patologien tratamenduaz arduratzen den espezialitatea da.

Goiz hastea garrantzitsua da arazoak saihesteko eta, horrela, ahalik eta ebakuntza gutxien egiteko.

Horregatik, dauden arazoak tratatzeaz haratago, guraso eta haurrei ohitura osasungarriak irakasten ere ahalegintzen gara.

Funtsezkoa da haurrek dentistarekin duten harremana positiboa izatea, antsietaterik eta beldurrik gabea; horregatik, guretzat garrantzitsua da giro lasaia sortzea eta haiei gauzak azaltzeko beharrezko denbora hartzea.

PADI:

Haurren hortzak zaintzeko programa garrantzitsua da haurren aho-hortzetako osasuna lortzeko.

Ahoko higienearen aldizkako azterketekin hortzeria iraunkorra garatzeko ohitura osasungarriak lortzen dira.

Gainera, arazorik izan ez gero goiz detektatzea lortzen da, horrela, egin beharreko esku-hartzeak gutxitu edo ekiditeko.

ODONTOLOGIA OROKORRA ETA PREBENTIBOA

Hortz zatietan txantxarrak, traumatismoek edo bestelako arazoek eragindako kalteak konpontzeaz arduratzen den odontologia atala da.

Helburua hortz naturalak ahoan ahalik eta denbora gehien eta baldintza onenetan mantentzea da. Horretarako, gutxieneko odontologia inbaditzailea praktikatuko dugu, ahal den neurrian berezko hortz-egitura zainduz.

Kala hortz-klinikan patologien agerpena prebenitzeaz arduratzen gara. Hori dela eta, arreta berezia jartzen dugu pertsona bakoitzak dituen edo izan ditzakeen arazoetan. Hauen prebentziorako aholkularitza pertsonalizatua ematen dugu, patologien agerpena ekidin edo atzeratzeko helburuarekin.

PROTESIA

Hainbat arrazoigatik galdutako hortzak berriro ere jartzeaz arduratzen den odontologiaren espezialitatea da.

Oso garrantzitsua da galdutako hortzak birjartzea; izan ere, hori egin ezean, aldamenekoak mugitu egin daitezke, eta arazoak sor ditzakete.

Galdutako hortzak jartzeko hainbat modu daude:

Protesi finkoa:

Gure hortzetan edo eta jarri ditugun inplanteetan modu iraunkorrean sartuta daude.

Kendu daitekeen protesia:

Gure ahora lotuta dago sistema ezberdinen bidez (ahoan hortzak edo inplanteak dauden edo ez) eta edozein momentutan kendu daiteke.

ENDODONTZIA

Hortzetako nerbioaz arduratzen den odontologiako espezialitatea da.

Hortz batek hotzarekin, beroarekin, edo murtxikatzearekin molestia sentitzen duenean hortzaren mamia kaltetu egiten da. Konponezina izan ez gero tratatu egin behar da.

Endodontzia kaltetutako ehunak hortz barrutik kentzen dituen tratamendua da. Ingurua garbitu eta desinfektatu ondoren, germenak ez egoteko produktu batzuekin betetzen da.

Tratamendu hau beharrezkoa izan daiteke txantxarra edo hortzaren haustura arrazoiengatik.

PERIODONTZIA

Periodontzia, odontologian espezialitatea da, hortza eusten duten ehunez arduratzen da, hortzoiaz eta hezurraz.

Oso garrantzitsua da egitura horiei eragiten dien gaixotasunak prebenitzea, diagnostikatzea eta tratatzea. Aho osasuna zaintzeaz gain, osasun orokorra zaintzen delako. Gaixotasun periodontalak beste gaixotasun batzuekin lotura izan dezaketelako Alzheimerra, bihotzeko gaixotasunak eta diabetesa besteak beste.

Hainbat zeinu daude, hala nola, hortzoien gorritzea eta odolustea, hats txarra, hortz luzearen sentsazioa eta kasu aurreratuagoetan gingibitis edo periodontitis deitutako gaixotasunen susmoa eragin dezaketen hortz-mugikortasuna.

Aipaturiko gaixotasunak plaka bakterianoaren metatzeak eragindakoak dira eta beren tratamendurako, plaka hori kentzeaz gain, ezinbestekoa da ahoko higiene-ohitura egokiak ikasi eta lortzea.

GURE KASUAK

Go to Top