Kala klinika

Irribarrearen aurresalea

Esperientzia

2 hamarkada baino gehiago

Irtenbideak

ohitura

Laguntza

eta jarraipena

Zure aho-hortzen osasuna zaintzeko, prestatutako instalazioak

Kala Hortz Klinika Landako auzoan dago, Jesuiten Ikastetxetik oso gertu.

2003an inauguratu zenetik, Kala Hortz Klinika bere erabiltzaileekin batera hazten joan da, horietako batzuk haur izatetik nagusi bihurtzen ikusi ditugu.

Familia-klinika honetan, bi hamarkada baino gehiago daramatzagu hortz-arreta pertsonalizatua eta konfiantzazko tratu hurbila eskaintzen. Horrela, dentistari beldurra dioten pertsonei gure hortz-klinikan duten esperientziak hobera egin dezan laguntzeko.

Gure helburuetako bat, gure bezeroei aho-hortzetako osasuna ziurtatzeaz gain, osasun horrek denboran iraun dezan lortzea da. Horretarako, aldizkako azterketak egitea gomendatzen dugu. Bakoitzaren egoera kontuan hartuta ahoa garbi edukitzeko modurik onena zein den azaltzen diegu, batez ere haurretan arreta jarriz. Ahoaren zaintza ohitura osasungarriak goiz eta ondo ikasiz gero etorkizunean arazoak saihestu al izateko.

Prebentzioa da ahoa osasuntsu edukitzeko modurik onena.

Zure ahoko osasunaz arduratzen gara eta, horregatik, gure tratamenduen kalitatea lehenesten dugu. Horretarako, ospe handiko markako materialak erabiltzen ditugu eta bere sektorean ibilbide luzea duen protesi-laborategi ezagun batekin lan egiten dugu.

Konfiantzazko zure hortz klinika, Durangon

Eskatu hitzordua eta behar duzun informazio guztia emango dizugu zure aho-hortzetako osasuna zaintzeko.