Kala Clinica Dental

Aulkia

Tratamenduak

Familia osoarentzako tratamenduak egiten ditugu, zure beharretara egokituak. Gainera ahoa egoera onean mantentzea, diagnostiko ona eta ondorengo tratamendua egitea bezain garrantzitsua dela pentsatzen dugu. Horregatik aldizkako berrikusketak doan egiten ditugu, denak ondo jarraitzen duela ziurtatzeko eta beharrezko mantenimendua egiteko.

  • Odontologia prebentiboa: dagoen osasuna mantentzea garrantzitsua da, horregatik zuretzat egokiak diren neurri higienikoei buruzko aholkuak ematen dizkizugu.
  • Kontserbatzeko odontologia: ahoa elkarren artean lotuta dauden elementuz osatzen da, eta horien oreka oso delikatua da. Horregatik osatzen duten egitura guztiak osasuntsu mantentzea komenigarria da. Horretarako batzuetan enpasteak, desbitalizazioak,... egitea beharrezkoa da.
  • Hortz protesia: hala eta guztiz ere, hortz bat hondatu eta galtzen bada, mastekatzeko sistemaren oreka mantentzeko galdu den hortza berriz jartzea komeni da. Horretarako hainbat aukera ditugu:
    • Protesi mugigarria: hauek kendu ahal diren aparatuak dira eta kako bidez gelditzen diren hortzetara lotzen dira.
    • Protesi finkoa: hauek ondoko hortzetara finkatuta doazen hortzak dira.
  • Inplanteen gaineko protesia: natura imitatzen duen sistema da. Hezurrean sartzen den titanio iltze bat hortz bat edo gehiagorentzako euskarria da.
    • Finkoa edo ipini eta kentzekoa izan daiteke.
  • Odontopediatria: haurtzaroan hasi behar da ahoko osasuna zaintzen. Komenigarria da, lehenengo hortzak agertzen direnetik, ahoa garbi izateko eta dentistarengana joateko ohitura bultzatzea.
  • Ortodontzia: hortzen lerrokatze eta engranaje zuzena lortzen saiatzen den espezialitatea da.
  • Periodontzia: ahoko osasuna ez da txantxarik ez edukitzearekin bakarrik lortzen, baizik eta hortza eusten duten ehunen zainketa aproposarekin ere. Gingibitisa eta periodontitisa ehun hauek kaltetu ditzaketeen gaixotasunak dira eta espezialitate honen bitartez kontrolatzen dira.
Página diseñada por ηofcon
Valid HTML 4.01 Transitional Valid CSS!